XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AGATA -
LUIXA - Neska gaixoa! Jaungoikoa'k bakarrik daki zelako kalbarioa daraman Joxe Migel'ekin maitemindu zen ezkeroz.
PERTXAL -
LUIXA - Zuhurrago ukean, noski, baiñan onezkero eztik zuzenbiderik. Alabearra duk gero, Getari'ko txalupan Joxe Migel suertatzea. Ba-nekiñan Getari'ra elduberri zana eta andik arrantzan asteko asmotan zebillena, baiñan nork esan bere lenengo itxasoratzean illotzik ekarri bear zutenik Mutriku'ra?
PERTXAL - Gauaren beltzak galdu dizkin gizonok. Gaiñerakoan, zerbait ikusiko ba'litz... Gaua madarikatua! Ordubeteren buruan, ziarozko itxumustuan, amazazpi gizon atera genizkiñan bizirik, baiñan, gañerako irurak ezin idoro iñolaz ere. Nunbait, itxasoak aparte xamar eraman zizkiñan eta beren ojurik ezin entzun.
Noraezean ibiltzeak, berriz, bere arriskua zeukan, urreratu bearrean erabat aldendu baiditeke eta orregatik eguna argitzen asi arte zai egotea erabaki geniñan. Gaur goizean atxeman dizkiñagu iru gizonak neke aundirik gabe, baiñan, zorigaitzez, gorputz besterik ez itunan...
LUIXA - Joxe Migel gizajoa! Orra, beltzak ikusteko jaiotako mutilla! Mundu ontako neke-samiñen ordez Jaungoikoa'k emango al zion bestean Betiko Atseden eztia.
PERTXAL - Ala biz... Baiñan, barkatu, Luixa; joan bear diñat antxintxika apaizari ots egitera
LUIXA - Bai, ua aguro. Ni bitartean, lanak utzita gorputzak ikustera joango naun. Itxaso madarikatua! Ogi puxkabaten truk zenbat mixeri eta zenbat oñaze dakarkiguk gure etxetara!
Abagune batez, PERU JAUNA ta ANTTON sartu arte utsik geldi bedi antzeztokia. Auek, gertakizunen berri jakiteke sar bitez arrantzako tresnak eskutan dituztela itxasoratzeko ustean. Izketan diardutela, bat-batean oar bitez gertatzen denaz.
PERU JAUNA - Itxasoa bare eta eder dago. Atzo arratsean ez nukean esango gaur goizean arrantzara atera bear genunik.